azoka

azokaAsteburu honetan ospatuko da Sopelan ohiko Euskal Jaia. Larunbatean, hilak 12, Udaletxeko plazan 10:00etatik aurrera nekazaritza azoka izango da, eta 12:00etan Pala Txapelketako finalak pilotalekuan.

Honez gain, 12:30ean, Euskorleans Dixie Band-ek “New Orleans” erara eginiko euskal musika emanaldi ibiltaria emango du.

Iluntzean, 20:00etan eta udaletxeko plazan ere, kontzertua MIXEL DUCAU eta CAROLINE PHILLIPSen eskutik.  (Folk – Lapurdi). Euria eginez gero kontzertua Kurtzio Kultur Etxean egingo da.

Igandean Artisautza azoka izango (11:00 – 15:00 / 17:00 – 20:00) eta XI. Margo lehiaketa. Goizean eta Zirri Marra elkartearen bidez.

Honez gain sukalki txapelketa, tirrindularitza eskolen topaketa Kurtzio inguruan. 12:30ean euskal dantzak, Eguzkilore taldeak eskainita..

Bukatzeko 18:30ean Kale-teatroa: ASTOKILLO CIRCUS.

48 Ikustaldiak
Partekatu: