SBB

Sopelako PNVren propaganda ulergaitza

SBBIritzi pertsonala (Sugaar): Sopelako PNVren propaganda ulergaitza

 

 

Hauteskunde garaiak direla, propaganda politiko ugari aurkitzen dogu gure postontzietan. Askotan, propaganda hori zuzenean zakarrontzira doa baina, jakin nahia jarraituz, bat hartu eta irakurtzen hasi nintzen, hain zuzen PNV-rena. Bost minututan irakurtzeko testua birritan edo hirutan irakurri ondoren, harridura ezin izan neban nire baitatik desagerrarazi.

Hasikerako puntuetan polizia hurbila proposatzen dute. Nola litzateke hau posible? PNVk, Sopelako ELA eskutik hartuta, Sopelako udaltzaingoa herria eta udaletxearen aurkako presioa sortzeko erabili izan duenean, kontrolak, multak eta jarrera desegokiak aplikatuz.

Gainera parte hartzearen alde kokatu egiten da, egungoa populista eta mugatutzat hartuz.  Azkeneko 4 urtetan 22 aurrekontuetarako asanblada,  7 asanblada orokor, Sopelako Jai batzordea, parte hartze foroak (skate park, Urdulizko ospitalerako bidea…). Eta beraiek gobernuan zeudenean, zenbat asanblada egin zituzten? 0!

Erabilera anitzeko eraikina beharrezkotzat hartzen dute, orain dela 5 urte, beraiek boterean, herri honetako gazteen antzeko proiektu bat alde batera utzi zutenean eta gaur egun Sekeko gaztetxea den eraikina okupatzera behartuak izan zirenean, eskaintza ezaren aurrean.

Azkenik, nabaria da,  jada mugimenduan dauden proiektua beraiengan hartzeko nahia, Skate park eta bosgarren edukiontziarena, adibiderako. Skate Parkaren parte hartze foroa zertarako zala uste dute? Eta kaleetan daukagun edukiontzi marroia, ba ahal dakite zein den?

Argi dago, alderdi honen programa nahiko programa pobrea dala. Alde batetik,  inoiz bete ez dituzten proposamenak eginez, eta bestetik, besteen proposamenak bereganatuz. Eta nola ez! Fracking-aren inguruan HITZIK EZ!

Sugaar

125 Ikustaldiak
Partekatu: