Kurtzio

Sopelako apirileko agenda kulturala

KurtzioIpuin astea: Paskua astean (8an, 9an eta 10ean) ipuin astea izango da Kurtzio Kultur Etxean. 8an (asteazkena) Bego Alabazan “Sagu txiki, sagu maite” 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat. 9an (osteguna) Joxe Mari Karreren eskutik “Izarren bitakora” 5 urtetik gorakoentzat. 10ean (ostirala) Pantzart, Juan Kruz Igerabideren ipuin batean oinarriturik, sehaska kantak eta aho korapiloak 4 urtetik gorakoentzat. Saio guztiak 18:00etan izango dira, euskaraz eta dohainik.

Zinea: Genero ikuspegiko zine zikloaren barruan bi pelikula pantailaratuko dira, 9an (osteguna) “Ellas” eta 23an (osteguna) Tres veces 20. Pelikula biak gazteleraz izango dira Kurtzio Kultur etxean eta sarrera dohainik. Haurrentzat “Yugo eta Lala” pelikula ikusgai izango da euskaraz 26an (igandea) 18:00etan

Haur teatroa: Kartoibiraka antzezlana euskaraz Markeliñe taldearekin 12an (igandea) 18:00etan. Haurrentzat sarrera 3 eurokoa izango da eta nagusientzat 5€.

Zirkuaren azoka: 17, 18 eta 19ko asteburuan udaletxeko plazan Salerosle eta Ostalaritzaren Elkarteak antolaturik

Kontziertoak: Sona handiko bi euskal artista etorriko dira Sopelara apirilean. 17an (ostirala) Organik eta Kepa Junkerak Txapeldun ikuskizuna joko dute 20:00etan Kurtzion. Sarrera 3 €. 24an (ostirala) Mikel Urdangarinen unea izango da 20:00etan eta sarrera 6 euroan.

Ohar bi: 11n aurreikusita zegoen Erdibana antzezlana atzeratu da urrira arte. XXII. Esaera Zaharraren Txapelketa 25ean izango da, informatuko dugu.

65 Ikustaldiak
Partekatu: