martxoaren 31ean

Udal konpromisoak prestatzeko AZKEN bilera irekiak

martxoaren 31eanBihar asteartea, hilak 31, Sopelako EHBilduk udal hauteskundeetan aurkeztuko duen konpromisoen karta erabakitzeko laugarren eta azken bilera izango da 19:00etatik aurrera EHBilgunean (Sabino Arana 9). Bileran interesa duen edozein lagunak har dezake parte eta gaiak bideratzeko EHBilduko hautagai batzuk egongo dira.

Bilera honetan pertsona nagusiak, feminismoa, internazionalismoa, kooperazioa, etorkinak,  kultur aniztasuna, funtzinaliate ezberdinak, sexu askatasuna… bezalako gaiez arituko da

Esan bezala, hau laugarren bilera izango da; lehenean (hilaren 17an eginda) euskara, hezkuntza, kultura, osasuna, kirola, jaiak, herri kultura, gazteak, autogestioa, nazio eraikuntza, prozesu politikoa, gatazka politikoa, presoak, iheslariak, giza eskubideak, nazio ikurrak… aztertu ziren

Bigarrenean (hilaren 23an) ondorengo gaiak mahairatu ziren: elikadura subirotasuna, energia sostengarriak, birziklapena, zero zabor, hirigintza, auzoak, etxebizitza, bizi kalitatea, lana, auzolana, Sopelako herri nortasuna…

Hirugarrenean (hilaren 26an) komunikazioa, herri partaidetza, hautetsien soldatak eta dietak, gestioa, udal lan baldintzak, udaltzaingoa, enplegua, merkataritza, ostalaritza, turismo… gaiez hitz egin zen.

Sopelako EHBilduk modu ireki honen bidez, eta herriko hainbat elkarteekin hitz eta iritzi trukaketa egin ondoren udal hauteskundeetan aurkeztuko duen Konpromisoen Karta prestatu eta findu du.

121 Ikustaldiak
Partekatu: