frackn ez

Fracking-aren kontrako asanblada abian Sopelan

frackn ez

 

Abenduan sortu zuten Sopelako hainbat auzokidek fracking aurkako asanblada eta une horretatik hona kanpaina informatiboari ekin diote helburu argi batekin: fracking-a eragoztea.

Asanbladako kideek azpimarratzen dute Sopelako egoera larria dela aurten hasiko baitira froga sismikoekin, eta asanbladaren arabera, gaitzespen soziala erakustea beharrezkoa da. Hori dela eta, taberna eta komertzio guztiekin hitz egiteko asmoa dute, eta jadanik hitz egiten hasi dira.

Hurrengo urratsa alderdi politikoekin aritzea da, alderdien konpromisoa lortu nahian. Horretarako Asanbladak gonbitea luzatzen die alderdiei eurekin elkartzeko eta fracking-aren inguruan berba egiteko.

Era berean herritar guztiak gonbidatzen ditu asanbladan parte hartzeko eta ondorengo helbidea jakinarazten dituzte: sopelafrackingez@gmail.com, facebook eta twitterren.

115 Ikustaldiak
Partekatu: