konpromisoen karta

Udal konpromisoak prestatzeko bilera irekiak

Bihar osteguna, hilak 26, Sopelako EHBilduk udal hauteskundeetan aurkeztuko duen konpromisoen karta erabakitzeko hirugarren bilera izango da 19:00etatik aurrera EHBilgunean (Sabino Arana 9)

Bilera honetan komunikazioa, herri partaidetza, hautetsien soldatak eta dietak, gestioa, udal lan baldintzak, udaltzaingoa, enplegua, merkataritza, ostalaritza, turismo… gaiez hitz egingo da. Bileran interesa duen edozein lagunak har dezake parte eta gaiak bideratzeko EHBilduko hautagai batzuk egongo dira.

Orain arte beste bi bilera egin dira, lehenean (hilaren 17an eginda) euskara, hezkuntza, kultura, osasuna, kirola, jaiak, herri kultura, gazteak, autogestioa, nazio eraikuntza, prozesu politikoa, gatazka politikoa, presoak, iheslariak, giza eskubideak, nazio ikurrak… aztertu ziren

Bigarrenean (hilaren 23an) ondorengo gaiak mahairatu ziren: elikadura subirotasuna, energia sostengarriak, birziklapena, zero zabor, hirigintza, auzoak, etxebizitza, bizi kalitatea, lana, auzolana, Sopelako herri nortasuna…

Azken bilera martxoaren 31an izango da eta pertsona nagusiak, feminismoa, internazionalismoa, kooperazioa, etorkinak,  kultur aniztasuna, funtzinaliate ezberdinak, sexu askatasuna… bezalako gaiak tratatuko dira.

99 Ikustaldiak
Partekatu: