kurtzio eguna

Sopelako Kurtzio Kultur Etxeak 5 urte beteko ditu

kurtzio eguna

Martxoaren 14an ospatuko da Kurtzio Kultur Etxearen 5. urtea eta horretarako 11 orduko kultur jaia prestatu da mota guztietako jarduerekin, ikuskizunak, tailerrak… eta herriko kultur taldeei aukera emanez haien lanak eta eginkizunak ikusgai izan daitezen.

Egitaraua goizeko 11:00etan hasiko da, Imanol Ituño magoarekin. 11:30ean gazteentzako graffiti tailerra egongo da lorategian, eta 13:00etan Alberto Urretxuren taldeak “Metalen kontzertu txikia” eskainiko du. Bazkaldu baino lehen, Gaztea irratiko irabazleak izan diren Magali Mosok, Leire Radak eta Amaia Sinobasek “dangerous love” dantza egingo dute.

Sopela Kantarik otordua alaituko du eta 17:00etan, Gaztegunean, khromakey efektuarekin jolasteko aukera izango da. 17:00ean Sopelako Irakurle taldeko kidea den Danele Sarriugartek “Nire libururik kuttunena” saioa gidatuko du. 18:30ean Sopelako antzerki taldeak saio ireki bat antolatu du Jon Urraza aktorearen zuzendaritzapean. Herritar guztiek ikusi eta parte hartzeko aukera izango dute saio honetan. 19:30ean Xabi Aburruzagaren kontzertua izango da Aitor Antruejorekin batera eta 20:30ean Tartean Konpainiaren “Pankreas” antzezlan ospetsua Patxo Telleria, Mikel Martinez eta Joseba Apaolaza euskal aktore ezagunekin (sarrera sei euroan).

Egun osoan zehar Zirrimarra pintura taldearen erakusketa egongo da, argazkiak ikusi ahal izango dira, eta Sopelako kultur ekitaldien bideoak proiektatuko dira.

42 Ikustaldiak
Partekatu: