Sopelako Fracking Ez taldearen lehen bilera

Sopela “fracking gabeko udalerri” izendatu ostean, herritar talde batek haustura hidraulikoaren kontra egiteko taldea sortu du. Talde honek larunbatean, hilak 24, lehen bilera egingo du Kurtzio kultur etxean, 18:00etan.

Barrika ere fracking-aren kontra

Barrikan ere EHBilduk udal taldeak mozioa aurkeztu zuen Barrika “fracking gabeko udalerri” izendatzeko. PNVren hiru zinegotziak horren kontra agertu arren, Udalbatzako beste zinegotzi guztiek testuaren alde bozkatu zuten.

PNVren atzerabidea

Ezetza honek PNVren atzerabidea islatzen du. Sopelan bi mozio onartu dira frackingn-en aurka, lehenengoan aldeko bozka eman zuten, bigarrenean abstenitu ziren, eta oraingo honetan, Sopelarekin mugakidea den Barrikan ezetza eman dute.

Ondorengo bideoan abenduaren 20an, Sopelan egindako manifestazioa ikus daiteke

{youtube}PHeZnl0vmCo{/youtube}
107 Ikustaldiak
Partekatu: