Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Archive
Iritziak

Garestiagoa da kultura eza

2015 urtarrila 20 Iruzkinik ez
kurtzio


kurtzioGabonetan heldu zen gure etxe guztietara, bi hilero heltzen den bezalaxe, Sopelako udalak prestatzen duen triptiko txukuna kultur ekitaldien berri emanez; azken honetan urtarrilari eta otsailari zegozkien jardunak jasotzen ziren. Triptikoaren irakurketak zorabioa sortzen du: nora eta noiz joan? Zer ordutan? Zer egin behar dut-dugu egun horretan? Zalantzarik gabe aukera zabala eta ona.

Urtarrilaren erdialdean gaude eta 2015 honetan, Sopelan laburmetraien topaketa izan dugu (sarrerak agortu ziren), Bernardo Atxagarekin disfrutatu dugu, irakurleon kluba antolatu da, Shakespearen “Mucho ruido y pocas nueces” antzezlanaren egokitzapenarekin egin dugu barre (sarrera asko saldurik)… Urtarrila ez da orain bukatu eta ate joka daude“Loreak” filma (bi saio eta bietan sarrerarik ez), “Txaleo” flamenko ikuskizuna eta “Gure Esku Dago”ren bitartez Jostuna dokumentala.

Otsailekoa ere aurreratu digute: Guggenheim Museoak arte garaikidearen inguruko zikloa eskainiko du Kurtzion, “Itxasoren emazteak” dantza, musika eta teatro ikuskizuna zain dugu Urkon; Fausto antzezlana; Zinegoak (zine gaylesbotrans zikloa)… eta inportanteak diren, baina jadanik ohitu garenez gutxiago aipatzen ditugun ohiko ekitaldiak: haurrentzako pelikulak eta antzerkiak, genero perspektibaren araberako hamabosteroko filmak….

Kultur arloan eguneroko lana bikain egiten den bitartean, etsigarria da entzutea eta irakurtzea politikari batzuek Udal Gobernu taldeari (EHBilduri) egindako hainbat kritika: “gehiegi gastatzen duela kulturan”, “festibalen batean aurrekontuak gainditu duela…”. Aurre-kanpainan gaude eta edozein ganorarik gabeko esaldi baliagarria omen da lerro distiratsu batzuk lortzeko egunkari lagunaren orrietan.

Aipatutako jardun hauek guztiak ikusita, patetikoak dira politikakeri merke hauek, eta ozen ZORIONDU behar da-dugu kultur agenda hau prestatzen dutenak. Herri baten kultura garestia da, bai; baina herri horren kultura eza garestiagoa. (G.V.)

112 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Sopela: despido en Vacuplast por defender derechos laborales 780 ikustaldi
  • Sopela, 182… 400 tasatik urrun, baina kontuz. 131 ikustaldi
  • Semipeatonalización del centro: retraso, contradicciones y sin acuerdo. 86 ikustaldi

Sopela.net