krisia

krisia2014. urtearen amaieran 854 sopeloztar langabezian zeuden.

Estatu mailako eta Elkarte Autonomo agintariek “krisia” gainditzen ari dela diote;  eguneroko datuek, aldiz, esaldi dotore horiek gezurtatzen dituzte. Hona hemen azken urte hauetako langabeziaren datuak (denak abenduaren 31 jasoak)

 

  • 2008ren amaieran, krisiaren hasieran, 561 langabetu zeuden Sopelan
  • 2009n…………..726
  • 2010ean……….749
  • 2011n………….788
  • 2012an…………902
  • 2013an…………889
  • Eta 2014ren amaieran, esan dugun bezalaxe 854. Hauetariko 452 emakume dira eta 402 gizon

 

Kontratazio mota

Datuak larriak badira, are larriagoak dira kontratazio mota aztertzen badugu: abenduan 180 lan kontratu gauzatu dira Sopelan, eta horietatik 6 bakarrik behin betikoak izan dira eta aurretiaz zeuden behin behinekoen artean 2 bakarrik bihurtu dira behin betikoak, alegia 8 kontratu bakarrik izan dira definitiboak.

Eta errematerako, Euskal Herriko oinarririk sendoena industria dela esan ohi da, ba aipatutako 180 kontratu horietatik 3 bakarrik izan dira industrian.

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira.

67 Ikustaldiak
Partekatu: