Urquijo

Carlos Urquijo berriro ere Sopelako udalaren kontra…

Urquijo

…Sopelako udalaren kontra eta presoen senideen kontra.

Sopelako udalean 2008. urtetik dago arauturik presoen senideei kartzeletara bisitan joateko diru laguntzak. Orain, sei urte berenduago, Bilboko Administrazioarekiko Auzi 5. Epaitegiko epaileak zalantzan jarri du diru honen banaketa eta kantitateak bueltatzea agindu du, epeak zehaztu ez baditu ere.

Auzia Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren ordezkariak abiatu du Bilduk 2011n “ETAko presoen senideei” emandako diru laguntzaren aurka egiteko asmoz, eta ez da lehen aldia Carlos Urquijok Sopelako udalaren kontra jotzen duela.

Esan bezala, diru laguntza hauek 2007-2011 legealdian eztabaidatu ziren, garai hartan Sopelako udalean ordezkaritzak zuen ANVk egindako eskaera baten bidez. Diru laguntza horiek 2008an onartu ziren eta gainera babes zabalarekin, hain zuzen ere,  ANV, PNV, EA, Ezker Batua eta Berdeak udal taldeek aldeko bozka eman zuten; are gehiago, PSE abstenitu zen, eta bakarrik PPk eman zuen kontrako bozka.

Argi dago Carlos Urquijoren jokaeraren atzean erabaki politiko oztopatzailea dagoela 2008tik hona normaltasun osoz eta inolako arazorik gabe ezarri baitira diru laguntza hauek.

45 Ikustaldiak
Partekatu: