Sopelako Gure Esku Dago ekimenaren batzar irekia

Datorren ostegunean, urriak 2, Sopelako Gure Esku Dago ekimenak BATZAR IREKIAren deia egin du Kurtzio Kultur Etxean 19:00etan.

Oraindik daude guztion gogoan pasa den ekainaren 8ko Giza Katearen arrakasta, ilusioa eta zirrarara; baina Erabakitze Eskubidea aldarrikatzeko Giza Katea ez zen helmuga izan abiapuntua baizik. Hori dela eta, prozesu honetan elkarrekin aurrera pausoak ematen jarraitzeko guztion konpromisoa behar da, eta iazko esperientzia baloratzeko eta aurtengo erronkak hausnartzeko tokia izango dugu urriaren 2ko batzar irekian.

Ondorengo bideoan aukera dago Sopelako Gure Esku Dago-k antolatutako Eskoziaren aldeko bozketa birtuala Eskoziaren alde eta osatutako YES mosaiko erraldoia.

{youtube}7TpcnrVjsk8{/youtube}
58 Ikustaldiak
Partekatu: