haurrak

Gizon bat atxilotu dute Sopelan adingaberi batzuei ekintza lizunak egin dizkielakoan

haurrakSopelako Udaltzainek gizon bat atxilotu dute gaur, uztailak 18, adingabeei ustez ekintza lizunak egin dizkielako.

Azken egunetan, Sopelako hainbat herritarrek salaketak egin dituzte, zehatz-mehatz lehenengo salaketa uztailaren 15ean erregistratu zen eta uztailaren 17an, beste hiru salaketa egin ziren. Horietan guztietan gizon batek adingabeei ekintza lizunak egin zizkiela salatzen zen.

Sopelako Udaltzainek, esan bezala, ustezko erasotzailea identifikatu ostean gizona atxilotu dute eta epaileen esku dago. Atxilotuak ekintzak onartu ditu eta antzeko ekintzengatik aurrekariak ditu.

71 Ikustaldiak
Partekatu: