LGTB

Sopela jaietan… eta gaur, ekainak 28, Nazioarteko Sexu Askapenerako Eguna

LGTBSopela murgilduta dago jaietan, baina ez da ahaztu behar gaur, ekainaren 28an mundu osoan lesbiana, transexual eta bisexualen (LGTB) Sexu Askapenerako Eguna ospatzen dela.

Hau dela eta, Sopelako udalak egindako azken ohiko bilkuran zera erabaki zuen:

Bat egitea LGTBen Harrotasuna ospatzearekin, Lesbianen, Gayen, Transexualen eta Bisexualen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunarekin eta egun horren 45. urteurrenarekin eta, laguntza horren erakusgarri, ostadarraren bandera jartzea udaletxeko balkoian ekainaren 28an.

Udalak bat egitea 2014. urtea “LGTBen Giza Eskubideak Aitortzeko Urtea” izendatzearekin, eta udal gobernuari eskatzea lagundu dezala gure udalerriko lesbianen, gayen, transexualen eta bisexualen (LGTB) elkarteek egindako lanetan eta jardueretan.

Erabateko gaitzespena adieraztea lesbianak, gayak, transexualak eta bisexualak kriminalizatzeko edozein legeriaren kontra, LGTBen giza eskubideen aldekoak jazartzen baitituzte mundu osoan edo homofobia edo transfobia dela-eta eginiko krimenak zigorrik gabe uzten baitituzte hainbat herrialdetan hala nola, Kamerunen, Bielorrusian, Errusian, Indian, Saudi Arabian, Mauritanian edo Iranen.

Espainiako gobernuari eskatzea gestio diplomatiko egokiak egin ditzala hauxe eskatzeko Europar Batasunari eta Europako estatukideei: LGTBen eta LGTBen giza eskubideen alde egiten dutenen kontrako legeriak irmotasunez gaitzetsi ditzatela.

Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioari eskatzea Espainiako gobernuak legeria  horien kontrako gaitzespena helaraz dezan, berehala ken ditzatela eskatuz. Espainiako gobernuari eskatzea bizkortu dezala sexu orientazioagatik edo aukeragatik, genero nortasunagatik edo lesbianen, gayen, transexualen eta bisexualen eskubideen alde egiteagatik jazarritako pertsonen asilo edo babes eskaeren aldeko ebazpena eta izapidetzea. Ondorioz, beharrezko jarraibideak eman diezazkietela ordezkaritza diplomatiko guztiei bertan jasotzen diren eskaerei arreta bera emateko.

Herri botere guztiei eskatzea, bereziki Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari, sexualitatean eta maitasunaren gaineko hezkuntza normalizaturako programak susta ditzaten, sexu orientazioaren aniztasunaren edo aukeraren eta genero nortasunaren inguruko ikuspegi inklusiboaren aldetik.

Udalak sexu aniztasuna talde aberastasun gisa balioesteko kanpainak eta ekintzak sustatzearen alde agertzea, Sopelako herritar guztien aniztasun afektibo sexuala errespetatu eta arreta emango dion gizartea bultzatzeko.

46 Ikustaldiak
Partekatu: