herri kirolak gure esku

Erabakitzeko eskubidearen alde, kirol lehia Sopelan

herri kirolak gure esku

 

 

 

Larunbatean, maiatzak 31, Gure Esku Dago ekimenak antolaturik herrien arteko herri kirol lehia izango da Sopelako udaletxeko plazan 11:00etatik aurrera.

Lemoiz, Barrika, Berango, Urduliz eta Sopelako lagunek hartuko dute parte, hain zuen ere, ekainaren 8an erabakitzeko eskubidearen alde egingo den Durangotik Iruñerainoko giza katearen 25. kilometroa osatuko duten herriek.

Antolatzaileek “Gure Esku”ren kamisetarekin joateko deia egin ondoren, jatekoa eta edatekoa egongo dela jakinarazi dute.

Kirol lehiaren amaiera gisa-katea osatuko da.

189 Ikustaldiak
Partekatu: