saratxaga hitzaldia

“Gure Esku”-ren bidez, Koldo Saratxaga Sopelan

saratxaga hitzaldia

 

 

Gure Esku herri ekimenaren bidez, Koldo Saratxagak hitzaldia emango du Sopelan datorren maiatzaren 12an, astelehena, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean.

Koldo Saratxaga, ingeniari teknikoa da, enpresa kudeaketan aditua, batez ere, management arloan, eta NERGROUPeko sortzailea eta sustatzailea. Hitzaldiaren gai izango da: ¿esperamos o nos movemos? ¿Será posible el bienestar futuro, con una sociedad pasiva?

Gure Esku ekimenak erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen du, “Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu, herritarron garaia da” lelopean eta datorren ekainaren 8an Durango eta Iruña lotuko duen giza kate erraldoia antolatu du. Giza kate honetan sopeloztarroi 25. kilometroa betetzea egokitu zaigu, Arrasateko udalerrian, eta horretarako gutxienez 400 lagunen esku-hartzea behar beharrezkoa da.

108 Ikustaldiak
Partekatu: