kutxabank

kutxabankAzken aste hauetan eztabaida eta zalaparta ugari izan da Kutxabak-en pribatizazioa dela eta. Interesgarria delakoan EhBilduren 4 aldizkarian dagoen artikulua argitaratzen dugu hitzez hitz: 

Al final repetimos el artículo en castellano

 

Kutxabank: Egindako iruzurra errepikatu nahi dute EAJk eta PPk

Kutxabanken izan diren azken gertaerek agerian utzi dute zeintzuk diren EAJ eta PPren arteko akordioaren helburuak. Parez pare ireki zuten Kutxabank pribatizatzeko aukera, eta orain argudio faltsuak erabiltzen ari dira, beste aukerarik ez dagoela erakutsi nahian. Bi dira erabiltzen dituzten gezurrak: pribatizazioa saihestezina dela, eta pribatizazioak bakarrik salba dezakeela kutxen gizarte-ekintza.

Agerikoa da EAJk eta PPk, PSE-EEren laguntzarekin, obra sozialaren arrasto guztiak ezabatu nahi dituztela Kutxabanketik. Horregatik, gaindiezinak diren bi marra gorri jartzen ditugu EH Bildutik: pribatizazioari eta obra sozialaren desmantelamenduari ezezko borobila.

Kutxabanken pribatizazioa lortzeko, Administrazio Kontseiluan kontrola behar dute EAJk eta PPk. Hala, Legebiltzarrean elkarrekin Kutxen Legea aurrera ateratzea lortu ostean, kide kopurua beraien artean banatu zituzten. Kontuan izan behar da kutxen lege horren helburua zela udalek kutxetan -eta beraz, Kutxabanken- zuten kontrol publikoa murriztea.

Argi eta garbi utzi behar da Kutxabank egun bankua dela, baina bere akzioen jabeak hiru kutxak direla. Beste edozein bankurekin parekatzean, EAJk eta PPk helburu bezala dute: pribatizazioari bidea irekitzea, euskal enpresetan dituzten akzioak saltzea eta izandako helburu sozial eta publikoak baztertzea.

Bestalde…

Bestalde, gezur borobila da Europear Batasunak kutxak pribatizatzeko agindua eman duela. Gomendioa baino ez da. Egia dena, ordea, PPk eta EAJk Banku Fundazioen Legea onartu zutela, eta horretan bai zehazten da fundazioek beren akzioen bataz besteko bat derrigorrean saldu behar dutela.Beraz, saihestezina bezala aurkezten zaigun hori EAJ eta PPren akordio baten ondorioa da. Ez dago Kutxabank pribatizatzeko derrigortasunik; dagoena da Kutxabank pribatizatzeko PP eta EAJren arteko akordioa eta borondatea. Horrenbestez, akordio hori eta lege hori alda daitezke, are gehiago kontuan hartzen badugu lege horren EAErako aplikazioa Legebiltzarrak onartu behar duela.

Bestalde, fundazioen eraldaketaz edo pribatizazioak hitz egiten ari dira, baina salatu beharra daukagu inork ez duela ezer azaltzen kutxen, fundazioen edo Kutxabanken gaineko kontrol demokratikoa nola bermatuko den. Itxura guztien arabera, kontrol publiko eta sozial guztia ezabatu nahi dute, nahi dutena egin ahal izateko eta pribatizazio prozesu bat abian jartzeko.

Obra sozialerako dirurik ez dagoela esaten dutenean ere gezurretan ari dira, aktibo toxikoen banku txarra deitzen duten horretan milaka milioi euro inbertitzeko dirua badagoelako. Espainiako finantza sistemaren estoldak garbitzeko dirua badago, zergatik ez dago dirua gastu sozialaren, kulturalaren edota ikerkuntzaren aldeko apustua egiteko?

Euskal Herria CANik gabe geratu zen, lapurtu zutenek beren negozio propioa lehenetsi zutelako. EAJk eta PPk Kutxabankekin gauza bera egitea ezin dugu inolaz ere onartu.
Pribatizazioa saihestu daiteke, eta horretarako alternatibak egon badaude.

REPETIMOS EL ARTICULO EN CASTELLANO

Kutxabank: PNV y PP quieren repetir el fraude cometido por UPN con CAN

Los acontecimiento en torno a Kutxabank evidencian los objetivos reales que persigue el acuerdo PNV-PP, con el apoyo implícito del PSE. Abrieron la puerta a la privatización y ahora utilizan argumentos falsos para hacer ver que no hay otro camino. Dos son los argumentos falaces: que la ley obliga a privatizar y que sólo la privatización puede salvar la obra social. PNV y PP pretenden eliminar de Kutxabank cualquier rastro de su función social inicial. Por eso, desde EH Bildu situamos dos líneas rojas que no pueden ser rebasadas: No a la privatización y no al desmantelamiento de la obra social.

Para privatizar Kutxabank, PNV y PP necesitan controlar el Consejo de Administración, por lo que acordaron un reparto de sus miembros tras aprobar una Ley de Cajas en el parlamento de Gasteiz, una ley que tenía como objetivo prioritario disminuir el control público sobre las cajas y sobre Kutxabank.

Hay que dejar claro que Kutxabank es un banco cuyas acciones son propiedad de las tres cajas vascas. Al hablar como si de un banco privado más se tratara PNV y PP pretenden hacer asumir la privatización, deshacerse de aquellas empresas vascas en las que tiene acciones y abandonar los objetivos sociales y públicos iniciales.

Por otra parte, es rotundamente falso que la UE obligue a las cajas a privatizarse. Sólo es una recomendación. Otra cosa es que PP y PNV aprobaron en diciembre una Ley de Fundaciones Bancarias que sí obliga a deshacerse a las fundaciones de un porcentaje de acciones.

Por lo tanto, lo que se nos presenta como irreversible, categórico y forzoso no es otra cosa que un acuerdo entre PNV y PP. No hay obligación de privatizar Kutxabank, sino única y exclusivamente la intención y el acuerdo entre el PP y el PNV para hacerlo. Y por tanto, ese acuerdo y esa ley son perfectamente reversibles, máxime cuando su aplicación en la  comunidad autónoma vasca tiene que pasar por el Parlamento.

Por otra parte, hay que denunciar que cuando ya se ha empezado a hablar de la conversión en fundaciones o la privatización, nadie habla de cómo se va a mantener el control público y democrático de las cajas, de las fundaciones o de Kutxabank. Todo apunta a que quieren eliminar todo control público y social para hacer lo que les venga en gana e iniciar un proceso de privatización y de alejamiento vasca.

Están mintiendo, de la misma manera que mienten cuando dicen que no hay dinero para la obra social mientras invierten miles de millones en el denominado banco malo de activos tóxicos. ¿Por qué hay dinero para limpiar alcantarillas del sistema financiero español y no lo hay para seguir apostando por el gasto social, cultural o de investigación?

Euskal Herria ya se ha quedado sin la CAN porque quienes nos la robaron prefirieron hacer su propio negocio. No podemos permitir que PNV y PP hagan lo mismo con Kutxabank.

114 Ikustaldiak
Partekatu: