posta bidez

Europear hauteskundeak direla eta, posta bidezko bozka

posta bidez1.- apirilaren 1etik maiatzaren 15era arte edozein postetxetan botoa emateko inprimakia eska daiteke. Inprimakia bete eta sinatu ondoren berriro eraman behar da postetxetara.

2.- maiatzaren 5etik 18ra bitartean, adierazitako helbidean jasoko da botoa emateko behar den dokumentazio guztia.

3.- Maiatzaren 22ra arteko epea dago botoa doan bidaltzeko edozein postetxetan. Sartu erroldan izena emanda egotearen ziurtagiria zure hauteskunde-mahaira bidalitako gutun-azalaren barruan.

Ezinduek
Osasun Ziurtagiri Ofiziala behar dute, botoa ematera joatea galarazten dioten arrazoiak zein diren adierazita. Inprimakia doakoa da, eta Medikuen Elkargo Ofizialean jaso daiteke bakarrik. Notario-ahalordearen bitartez, boto-emaileak pertsona bat izendatzen du, hura ordezkatzeko batetik, eta posta bidez botoa emateko eskaera izapidetzeko bestetik.

Informazio zehatzagoa.

54 Ikustaldiak
Partekatu: