giza katea

Sopeloztarrok 25. kilometroa beteko dugu.

giza kateaSopeloztarrok 25. kilometroa beteko dugu erabakitzearen aldeko eskubidea aldarrikatzeko ekainaren 8an osatuko den giza kate erraldoian.

Gizakateak Durangon izango du abiapuntua eta Iruñeraino helduko da. Eguerdiko 12:00etan eskuak loturik 123 kilometrotan herri honentzat erabakitzearen aldeko eskubidea ezinbestekoa dena uste duten guztiek bat egingo dute.

Giza kate honetan Sopeloztarroi 25. kilometroa betetzea egokitu zaigu, Arrasateko udalerrian, eta horretarako gutxienez 400 lagunen esku-hartzea behar beharrezkoa da, hori dela eta, igande honetan (martxoak 30) Sopelako Gure Eskuk informazioa eta salmenta mahaia ipiniko du udaletxeko plazan herrian ospatuko den Herri Lasterketarekin bat eginez.

Larunbatean Bilboko La Casillara

Larunbatean, martxoaren 29an arratsaldeko 17:30ean, La Casillan (Bilbon) Gure Esku Dago dinamikak ekitaldi berezia egingo du orain arte herriz herri egindako lana erakusteko eta giza kateari bultzada emateko.

Informazio gehiago: www.gureeskudago.net eta harremanetarako gureeskudagosopela@gmail.com

92 Ikustaldiak
Partekatu: