gure esku dago

Gaur Sopelan: Erabakitzearen eskubidea. Ikuspegi juridikoa.

gure esku dago

Gaur, (osteguna) Erabakitze eskubidearen inguruko hitzaldia izango da Sópela Kurtzio Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan. Hitzaldian Zelai Nikolasek eta Iñigo Urrutiak hartuko dute parte eta erabakitzearen aldeko eskubidearen ikuspegi juridikoaz arituko dira.

Honez gain, Martxoaren 14an (ostirala) kalejira baten bidez erabakitzearen aldeko eskubidea zabaldu nahi da sopeloztarron artean. Kalejira arratsaldeko 19:00etan abiatuko da frontoitik Sopelako pandero-joleek lagunduta.

Ekimen bi hauek  “Gure esku dago” erabakitze eskubidearen aldeko ekimen barruan kokatzen dira eta egingo diren hainbat jardueren artean aipagarriena da ekainaren 8an burutuko den Durangotik Iruñerainoko giza katea. Kate horretan sopeloztarrok 25. kilometroa osatuko dugu Arrasate parean.

Gure Esku herri ekimen zabala, anitza, inklusiboa eta alaia da. Gure Eskuk erabakitzearen aldeko hautua pertsonala eta norbanakoena dela azpimarratzen du “Herria gara, nazioa gara – Erabakitzeko eskubidea daukagu – Herritarron garaia da“ lelopean.

59 Ikustaldiak
Partekatu: