Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Archive
Justizia Soziala

EHBilduren ekitaldia Sopelan

2014 martxoa 9 Iruzkinik ez
ekitaldia

ekitaldia

 

 

 

Datorren larunbatean, martxoak 15, EHBilduk ekitaldia egingo du Sopelako udaletxeko plazan 12:00etan. Hitzaldian parte hartuko dute Maribi Ugarteburuk eta Saioa Villanuevak, Sopelako alkateak.

Sopela berria eraikitzen:

EHBildu orain dela 3 urte instituzio askotara heldu zen, haien artean Sopelako alkatetzara, eta hiru urte hauetan udaletxe askotan, eta nola ez Sopelan, orain arte zeuden dinamikak irauli egin dira: saiakera berriak egin dira bizilagunek parte har dezaten, kudeaketa garbia gauzatu da, informazioa zabalagoa eskaintzen zaie auzotarrei… eta honetaz guztietaz aritzeko Maribi Ugarteburuk hitz egingo du datorren larunbatean Sopelako Alkatearekin, Saioa Villanuevarekin.

134 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Euskal Herria

Gaur Sopelan: Erabakitzearen eskubidea. Ikuspegi juridikoa.

2014 martxoa 9 Iruzkinik ez
gure esku dago

gure esku dago

Gaur, (osteguna) Erabakitze eskubidearen inguruko hitzaldia izango da Sópela Kurtzio Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan. Hitzaldian Zelai Nikolasek eta Iñigo Urrutiak hartuko dute parte eta erabakitzearen aldeko eskubidearen ikuspegi juridikoaz arituko dira.

Honez gain, Martxoaren 14an (ostirala) kalejira baten bidez erabakitzearen aldeko eskubidea zabaldu nahi da sopeloztarron artean. Kalejira arratsaldeko 19:00etan abiatuko da frontoitik Sopelako pandero-joleek lagunduta.

Ekimen bi hauek  “Gure esku dago” erabakitze eskubidearen aldeko ekimen barruan kokatzen dira eta egingo diren hainbat jardueren artean aipagarriena da ekainaren 8an burutuko den Durangotik Iruñerainoko giza katea. Kate horretan sopeloztarrok 25. kilometroa osatuko dugu Arrasate parean.

Gure Esku herri ekimen zabala, anitza, inklusiboa eta alaia da. Gure Eskuk erabakitzearen aldeko hautua pertsonala eta norbanakoena dela azpimarratzen du “Herria gara, nazioa gara – Erabakitzeko eskubidea daukagu – Herritarron garaia da“ lelopean.

144 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Sopela: despido en Vacuplast por defender derechos laborales 745 ikustaldi
  • Sopela, 182… 400 tasatik urrun, baina kontuz. 130 ikustaldi
  • El ayuntamiento de Sopela plantea un contrato a 15-20 años de las instalaciones deportivas con una empresa privada 85 ikustaldi

Sopela.net