gohome

Bilboko Gailur Ekonomikoari erantzun…

gohomeMartxoaren 3an Bilbon Gailur Ekonomikoa izango da, eta partaideren artean egongo dira Mariano Rajoy, Luis de Guindos, (ekonomia ministroa), Jose Manuel Soria (industria eta energia ministroa), Christine Lagarde (FMIko zuzendari gerentea), Werner Hoyer (Europako Inbertsio Bankuko presidentea), Jeroen Dijsselbloem (Eurogrupoko presidentea), Joaquin Almunia (Europako Batzordeko presidente-ordea),  Karel de Gucht (Europako Komertzio Komisarioa), Ángel Gurría (OCDEko idazkari nagusia), Pablo Isla (Inditex), Cesar Alierta (Telefonica), Ignacio Sánchez Galan (Iberdrola), Francisco González (BBVA), Francisco José Riberas (Gestampe), José Lladó (Técnicas Reunidas), Carlos Palacio (Talgo), Jorge Sendagorta (SENER)… eta horiei guztiei ongi etorria emateko, Iñaki Azkuna (Bilboko alkatea) eta Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria).

Uribe Kostakook Arriagara

Herritarrok ere ongi etorria eman behar diogu eta hona hemen martxoaren 3ko gailur kapitalista honen inguruan antolaturiko herri ekimenak.
*Martxoaren 2an, igandean EHBilduk nazioarteko topaketak antolatu ditu, Sinn Fein (Irlanda), Syriza (Grezia), UDB (Bretainia), Bloco de Esquerda (Portugal), Sinistra Ecologia Libertà (Italia), Die Linke (Alemania) eta beste nazio eta herrietako ordezkariekin.
*Martxoaren 3an mobilizazioak:
Goizean manifestazio nazionala. Hainbat zutabek zeharkatuko dute Bilbo, eta zehatz-mehatz Uribe Kostako herritarroi  10:00etan Arriagan biltzeko deia egiten zaigu. Zutabeak Moyua plazan bilduko dira manifestazioa osatzeko.
Arratsaldean: hitzaldia eta manifestazioa. Hitzaldia arratsaldeko 16:00retan , EHUko Abandoibarrako paraninfon eta  hizlariak: Mertxe Larrañaga (EHUko irakaslea), Yayo Herrero ( Madrilgo antropologo sozial eta kulturala, ekologista aktibista) eta Iñaki Moreno (Karta Sozialaren talde sustatzaileko kidea)  izango dira. Manifestazioa arratsaldeko 19:00etan Plaza Euskaditik (Iberdrola  dorrea dagoen plaza) Arriagaraino. 

61 Ikustaldiak
Partekatu: