Sopelako udalak zergak, tasak eta prezio publikoak eguneratu ditu progresibitatean oinarrituz.

Sopelako udalak udal zerga, tasak eta prezio publikoak eguneratzea onartu zuen urriko udal osoko bilkuran (urriak 29).

Udal bilkuran zerga, tasak eta prezio publikoak 8 proposizioetan zeuden antolatuta eta guztien onarpena BILDU eta PSOE udal taldeen arteko akordioan oinarritu zen. Akordio honen ondorioz, , salbuespenak salbuespen, eta posiblea izan den kasuetan gaur egun indarrean daudenak mantendu dira igoerarik gabe. Aipatutako 8 atal horietariko 5etan PNVk ere baiezko bozka eman zuen, eta beste hiruretan ezezkoa. PPk kasu guztietan ezezko bozka eman zuen.

Onartutako proposamenaren asmoa justizia soziala bultzatzen jarraitzea da, udal zerbitzu publikoak bermatzen eta hobetzen diren bitartean. Udal zergen bidez, beraz, justizia sozialerantz urratsak ematen jarraitzen da, gehiago duenak gehiago ordaintzen duelako eta aberastasuna banatzen delako.

Udal gobernuak funtsezkoa ikusten du zergak eta tasen zenbatekoa eguneratzea zerbitzuen kalitatea eta behar diren inbertsioak mantendu ahal izateko, nahiz eta hainbat igoerarik ez aplikatzea proposatzen den, nahiko zergapetuta daudelako edo zerbitzuen erabilera errazteko. Proposamenak progresibitate irizpidean aurrera egin nahi du, orain arte egon diren desbideratzeak zuzenduz eta errenta gutxien dutenekiko laguntzak, hobariak eta salbuespen-egoerak mantenduz.

Bestalde, mantendu egiten dira iazko hobari eta salbuespen-egoerak, modu progresiboan ezarrita, bai eta Higiezinen gaineko zerga eta hondakinen tasa ordaintzeko errenta gutxien dutenekiko diru-laguntzak ere.

Informazio gehiago: udal web orrian.

39 Ikustaldiak
Partekatu: