udala

Esanahi politiko handiko hiru proposizio onartu ditu Sopelako udalak

udala

 

 

 

 

 

Esanahi politiko handiko hiru proposizio onartu ditu Sopelako udalak urriko udal osoko bilkuran. (urriaren 29an)

 

 

 

Lehen proposamena EAJ-PNV taldeak aurkeztu zuen Herrira herri-mugimenduaren kontrako operazioa salatzeko. Bildu udal taldeak zuzenketa bat gehitu zion proposamen horri, eta horren ostean onartua izan zen. Ondorioz, Sopelako Udalak Espainiar Gobernuaren estrategia politiko-judiziala salatzen du. Mozioak Bildu (7 zinegotzi) eta EAJ-PNV (7 zinegotzi) taldeen babesa jaso zuen. PSE-EE (zinegotzi bi) eta PP (zinegotzi bat) taldeek kontra bozkatu zuten.

Bigarren proposamena Bildu Udal Taldeak aurkeztu zuen egunotan Madrilen antolatzen ari diren epaiketa politikoen harira, gazte independentisten eta ezker abertzaleko kideen kontra. Oraingoan ere, Bildu eta EAJ-PNVren aldeko botoekin onartu zen. Ondorizoz Sopelako Udalak eskatzen dio Espainiako Gobernuar ez bultzatzeko sumario politiko gehiago; izaera honetako sumario politiko guztiak lehenbailehen artxibatzeko; Euskal Herriko lan sozial, politiko eta instituzionalaren aurka, etsaiaren zigor zuzenbidea aplikatzea bultzatzeari uzteko eta aniztasun politikoa eta elkartze, adierazpen nahiz askatasun politikorako funtsezko eskubideak baldintzarik gabe errespetatzeko.

Azkenik, EAJ-PNV taldeak “herriko-tabernen” auziaren harira urgentziazko mozioa aurkeztu zuen, eta udal bilkurak onartu egin zuen, berriro ere PNV eta Bilduren babesarekin.

Informazio gehiago udalaren web orrian

17 Ikustaldiak
Partekatu: