LIBRE eguna Sopelan

LIBRE izateko ekimenez betetako astea

LIBRE eguna SopelanAste honetan, MIKELATS Herriko Tabernaren inguruan ekimen andana garatu dute. Mus txapelketa, zinemaldia, SEKEKO gazteen hamburgesak, grafitiak eta muralak, Josu Bergara kantautorea eta atzo egun osoko egitaraua oparoa.

Atzoko egunean, umeentzako jolasak, Herri Bazkaria eta musika kontzertuak izan ziren MIKELTAS Herriko Tabernaren ondoan, elkarte eta taberna honi babesa eman nahian. Egun hauetan Madrileko Auzitegi Nazionalean ezker abertzalearen zuzendaritzan egondako 40 kide epaitzen ari dira. Haiekin batera, beste 40 gazte independentista ere espetxeratzeko mehatxupean epaitzen ari dira. Gainera, Euskal Herri osoko 100 elkarte ere jomugan ipini dituzte. Haien artean Sopelako Mikelats elkartea dago.

Atzo, Mikelats Herriko Tabernaren inguruan ekartu zirenek LIBRE izanteko aldarrikapena laranja kolorearekin margotu zuten. Egunerako, kamiseta bereziak atera zituzten. Egunean zehar giro ona egon zen.

Hurrengo asteetan ekimen berriak burutuko dituztela aurreratu zuten.

159 Ikustaldiak
Partekatu: