fracking ez

“Lehenengo zulaketa 2016 eta 2017 artean egiteko konpromisoa dute”

fracking ez

 En el pleno de julio Bildu presentó una moción para que nuestro municipio mostrase su oposición a la realización de prospecciones o extracciones de gas mediante la técnica conocida como fracking. Esta prepuesta salio adelante con los votos favorables de Bildu, PNV y las abstenciones del PSOE y del PP.

Sopela.net ya ha informado con anterioridad del proyecto de extracción de gas en nuestra costa aprobado por el ministerio de industria. Ahora, por su interés reproducimos la entrevista realizada al profesor de la UPV Aitor Urresti, en la revista municipal Sopelanagurea. Aitor es ingeniero industrial y experto en fracking

Asko hitz egiten ari da azkenaldian fracking-aren inguruan. Baina zer da zehazki?

Fracking-a gas naturala eta petrolioa erauzteko teknika bat da. Batzuetan, ez-ohiko gas-naturala edo petrolioa aurkitzen dugunean ez dago erraztasun askorik mugitzeko. Orduan, arrokan bide-berriak ireki behar dira mugimendu hori errazteko. Hori zulaketa baten bidez egiten da, eta ura gehigarriekin nahastuta presio oso altuan sartzen da arrokan, eta horrek arrokaren haustura sortzen du. Horregatik deitzen zaio ere haustura hidraulikoa.

 

Eta zer dela eta sortu da horrenbeste zalaparta teknika honekin?
Teknika honek hainbat desabantaila eta arrisku ditu. Alde batetik, urari gehitzen dizkiogun gehigarri horiek ez dira edozer gauza. Gehigarri kimiko batzuk dira (batzuk neutroak) baina beste batzuk toxikoak dira. Bertan elementu kanzerigenoak aurkitu ditugu, dioxidak ere aurkitu ditugu… Dioxidak dira bakteriak hiltzeko produktu batzuk, eta kasu honetan erabiltzen direnak oso kaltegarriak dira uraren bizitzarako, oso kutsakorra baita.
Gainera, ur kantitate itzela erabiltzen da: 15.000 litro-ur fracking ariketa bakoitzeko, adibidez. Uraren kontsumo itzela, beraz. Eta fracking-ak sortzen duen putzu bakoitzeko 10-30 milioi litro erabiltzen da. Eta horrelako esplotazio batean 200-300 putzu egin daitezke lasai asko.
Bestalde, batzuetan akuiferoak kutsa ditzake. Gure inguruan horrelako arriskurik ez legoke, Uribe Kostan ez baitago.akuiferorik. Baina Araban aldiz bai, Subijanako akuiferoan. Azkenik, fracking-eko putzuetan gasaren galera handiak agertzen direla. Putzu normaletan baino are gehiago; putzu normaletan %2-3 artean egoten da, eta fracking-ak sortzen dituen putzuetan %6-7 artean egoten da. Irteten den gasa gainera metanoa da, eta metanoak CO2-a baino negutegi-efektu handiagoa sortzen du, 25 bider handiagoa, hain zuzen ere.

Eta zure ustez horren ondorio kaltegarriak baldin baditu, nork eta zer dela eta bultzatzen du teknika hau?
Batez ere AEBtan bultzatu da, han hasi zen 2000. urte inguruan (….). Baina gas naturalaren prezioa AEBtan oso baxu dago, orduan enpresek Europara egin dute jauzi. Euskal Herrian eta Uribe Kostari dagokionez, fracking-aren  bultzatzailea Frontera N izeneko enpresa da, baina hori filiala da, atzean San Leon Energy dago, eta ez dago argiegi nor dagoen euren atzetik. Hori da Geminis baimena duen enpresa (Uribe Kostari dagokiona).
Beste baimen guztietan, operadore bezala, hau da, hainbat bazkide daude, baina bazkide handiena, Hidrocarburos de Euskadi da. Eta Hidrocarburos de Euskadi Eusko Jaurlaritzaren enpresa publiko bat da, “Ente Vasco de Energia”-ren barruan. Hau da, gure gobernua gure kontra egiten ari da. Beraz, legislazioa onartzeko gaitasuna duena (gobernua), kontu honetan ez-legislatzeko interes gehien duena da.

Espainiako Gobernuak baimenak eman ditu Sopela eta Bermeo artean lehenengo azterketak egiteko, “Geminis baimena” alegia. Horrek zer eragin izan dezake Sopelan eta eskualdean?
Geminis baimena 2011ko irailean onartu zuen. Estatuak eman zuen baimena kostaldea (Costas) Estatuaren eskumena delako, bestela Eusko Jaurlaritzaren eskumena izango litzateke. Une honetan ikerketa baimena baino ez da. Horrek esan nahi du fracking-a egingo ez denik? Ez, alderantziz, fracking-a egiteko asmoa dute. Uribe Kosta ingurua larregi ikertu ez den ingurua da eta orain arte eskuragarri dagoen materiala hartu eta aztertzen ari dira.
Etorkizunera begira, agian hurrengo urtean, kanpaina sismiko bat egingo dute. Hau da, kamioi batzuk eraman eta lurzoruan bibrazioak egingo dituzte. Uhin horiek lur-azpian zelan errebotatzen duten aztertuko dute: lur-azpian zelako formak eta geruzak dauden ikusi ahal izango dute. Printzipioz kanpaina sismiko batek inpaktua dauka ingurugiroan, baina oso txikia da. Hori 2014-2015ean izango da.
Eta gero 2016-2017an zulaketa bat egiteko konpromisoa hartu du enpresak. Baimenean, zulaketa horretaz hitz egiten denean ez da fracking-a aipatzen, baina multilaterala izango dela aipatzen dute. Eta multilaterala denean fracking-arekin lotura izaten du, ez du beste arrazoirik. Orduan hor ikusiko da ea ekoizpen baimena eskatzen duen edo baimena bertan behera uzten duen, bere interesen arabera.
Ekoizten hastekotan, lehenengo ondorioa putzuena izango litzateke: fracking-ak putzu kantitate itzela behar du, 300 putzu inguru egongo dira gutxienez. Imajina dezagun kostaldea Sopelatik Mungiara arte putzuz beteta. Izan ere, fracking-ak putzu asko behar ditu putzu bata bestearen alboan fracking-a burutu ahal izateko.

Beraz, kostaldea putzuz josita izango genuke?
Hori da, bai. Hau ikus dateke AEBtan: fracking-a egin duten lekuetan zuloz beteta dago, google maps-en ikus daiteke.

72 Ikustaldiak
Partekatu: