sortu herrira

HERRIRAren aurkako sarekadan SORTUk Estatuak aro berriari dion beldurra somatzen du

sortu herrira

 

 

 

Gaur arratsaldez, SORTUk Sopelan ipini dituen karteletan HERRIRA mugimenduaren aurkako sarekada baloratu du. SORTUrentzat Estatuak abian dagoen “prozesua lehertu nahi du”.

SORTUren iritziz, duela lau urte Arnaldo Otegi eta besteak atxilotzen saiatu zuten aldaketa politikoa gelditzen eta ez zuten lortu. Modu berean, laster ETAren erabakiaren bigarren urtemuga beteko da eta epaiketa politikoak aktibatzen eta sarekada honekin indarraren itxura eta blokeoaren nagusitasuna saldu nahi dute. Hau nabarmendu eta gero, argi utzi dute, aldaketa gelditzea ez zutela lortu eta orain ere, abian dagoen aro berria lehertzen ez dutela lortuko.

Honen guztiaren ondorioz, “Estatuak bakeari beldur diola” ondorioztatu dute. Azkenik, konponbideen bidea jorratzen jarraituko dutela baieztatu dute eta logikak dioen moduan, konponbide horien ondorioz presoak haien etxeetara Estatuak nahi duen baino lehenago itzuliko direla azpimarratu dute.

170 Ikustaldiak
Partekatu: