HERRIRA ASKATU

HERRIRAren aurkako sarekada salatu dute

 

HERRIRA ASKATU

Sopelan gaur HERRIRA mugimenduaren aurka Guardia Zibilak eta Espainiako Estatutak garatu duten eraso errepresiboari erantzuna eman diote. Herriko kaleetan kartelak agertu dira presoen eskubideen aldeko aldarrien zilegitasuna defendatzen. Kartel hauetan, presoen aferan urratsak aurrera ematea konponbidearen bidean sakontzea dela aitortzen da. Horretaz gain “HERRIRA askatu! Errepresiorik ez!” leloa ere zabaldu dute.

Arratsaldeko 19:00etan 50 lagun plazan elkartu dira sarekada hau salatzeko eta asteburuari begira ekimen berriak iragarriko dituzte. Hona hemen kartel horietariko batzuk.

165 Ikustaldiak
Partekatu: