Xabi ez duzue eramango

Xabi de la Maza babesteko eguna Plentzian

 

Xabi ez duzue eramango

Pasa den larunbatean Plentzian Xabi de la Maza gaztearekiko elkartasuna adierazteko mobilizazio eguna egin zuten. Giro ezin hobea, gertutasuna eta batez ere, Xabi gaztea berriro ez dutela eramango ohiu ozena kaleratu zuten.

Xabi de la Maza urriaren 14ean beste 40 gazte independentisteekin batera, epaitua izango da Madrilgo Audientzi Nazionalean. Bere delitu bakarra politika egitea da.

Haiekin batera, Herriko Tabernen auzian, 100 elkarte baino gehiago eta beste 40 militante politiko epaituko dituzte.

Euskal Herri osoan dinamika bat abian jarri da LIBRE izenpean epaiketak bertan behera uzteko eskatuz eta guztion askatasuna aldarrikatuz.  Beheko berrian agertzen den bezala, Uribe Kostatik autobusak antolatu dituzte datorren 29an Lekeition ospatuko den LIBRE egunera joateko. Ahalik eta lasterren apuntatzeko deia egin dute.

180 Ikustaldiak
Partekatu: