Autobusak Uribe Kostatik Lekeitioko LIBRE egunera joateko

{youtube}YN_oBEC9S5c#t=32{/youtube}

Datorren igandean, irailaren 29an, LIBRE eguna ospatuko dute Lekeition. Urriaren 14an eta 17an bi epaiketa politiko martxan ipiniko dituzte gaztedi independentistaren aurka, Herriko Tabernen aurka eta Ezker Abertzalearen zuzendaritzan egondako 40 kideen aurka.

Lekeition egun osoko egitaraua prestatu dute eta eguerdiko 12:30etan ekitaldi nagusia burutuko dute.

Uribe Kostatik autobusak antolatu dituzte eta ahalik eta lasterren apuntatzeko deia egin dute. Sopelatik 8:45etan aterako da eta itzulera arratsaldeko 20:30etan izango da. Lekeition bazkari herrikoia egongo da eta txartelak Herrikoetan salgai daude. Nagusientzako menua 15 eurokoa da eta umeentzako menua 6 eurokoa izango da.

Hemen duzue aurkezpenaren prentsaurrekoa.

166 Ikustaldiak
Partekatu: