Lekaitio LIBRE eguna

Urriaren 7an eta 17an euskal gazteen eta Herriko zein Batasunako militanteen aurkako epaiketei hasiera emango diete.

Horiekin batera, Irunaldeko beste gazte batzuk atxilotzeko arriskuan daude eta izkutuan gordetzea erabaki dute haien atxiloketak ez errazteko.

Epaituak izango direnen artean Algortako Jose Luis Franco eta Maite Amezaga auzokideak daude. Gazteen aurkako epaiketan Plentziako Xabier de la Maza dago. Gauzak horrela, datorren 21an Plentzian XABI LIBRE EGUNA antolatu dute. Egun osoan zehar ekimenak, mobilizazioak, herri bazkaria eta abar, burutuko dituzte.

Horrekin batera, datorren irailaren 29an, egun osoko egitarua prestatu dute Lekeition. Egitaraua osoa LIBRE agerkari digitalean topa dezakezue. Deialdi Nazional egin dute hara joateko eta epaiketeen aurkako erantzuna prestatzeko. Uribe Kostatik autobusak aterako dira eta antolatzaileek, ahalik eta arinen, ohiko lekuetan apuntatzeko deia egin dute.

193 Ikustaldiak
Partekatu: