herrira

Olatu urdina Donostian Estrasburgoko epaiaren zain

herrira

Kontxako estropaden egunean, HERRIRA mugimenduak deitutako ekimenean ehunka herritarrek parte hartu dute. Olatu urdina osatu dute euskal preso politikoen eskubideen alde eta batez ere “Parot Doktrina” bertan behera uzteko berriro eskatuz.

Adin guztietako herritarrek Bulebarreko kalea hartu dute eta marea urdina irudikatu dute. Ia Estrasburgoko epaitegiak Donostian altxatutako olatuari bultzada ematen dion. Bitartean HERRIRA mugimenduak herri mobilizazioarekin jarrraitzeko deia egin du. Hurrengo hitzordua, Irailaren 14an Anaitasunan. Hemen duzue deialdia egiteko HERRIRAk atera duen bideoa.

{youtube}mlmv5Qb_dCw{/youtube}

163 Ikustaldiak
Partekatu: