Gaiteros Ribeseya

Datorren asteburuan “Sopela munduan, Mundua Sopelan” jaialdia

 

Gaiteros Ribeseya

Bigarren urtez, datorren asteburuan herrien kultura ezberdinak erakutsi nahi dituen jaialdiak Sopelan ospatuko da. Aurten Asturies, Euskal Herria eta Ghana herrietatik talde ezberdinak etorriko dira musika, kantua eta dantza erakustera.

Ostiralean Asturiesetik Ribeseyako gaiteroen banda etorriko da kalejira egiteko eta gauez Verdesca taldearekin batera jaialdia emateko.

Larunbatean KUKAI dantza konpaniak “OteHitzari biraka” dantza muntaia  eskainiko digu.

Amaitzeko, Igandean Ghanatik “Te sey sisters” taldea taulen gainean arituko dira.

Informazio guztia Udalaren agerkari digitalean duzue.

Hau da Verdasca taldearen abesti bat.

{youtube}u-SYD97Vezw{/youtube}

198 Ikustaldiak
Partekatu: