“Parot” Doktrinaren aurkako azken txanpa egiteko deia zabaldu du HERRIRA mugimenduak

Azken txanpa

 

Datorren asteetan “Parot Doktrina” deitutako preso politikoen aurkako legedia eztabaida politikoaren lehenengo lerroan egongo da. Estrasburgotik azken epaia emateko ordua heltzen ari da eta, data zehatzik ez badago ere, irailean edota urrian etor daitekela zabaldu dute.

Gauzak horrela, HERRIRA mugimenduak “Herriaren epaia” (ondoan duzue bideoa) dinamika uda osoan zehar Euskal Herriko herri askoetatik mugitu dute herritar askoren babesa jasoz. Orain, datorren iganderako, Kontxako estropadekin bat eginez, deia egin dute Donostiako Bulebarrean azken txanpa indartzeko behin betiko zigor legedia hau bertan behera gera dadin.

Deialdi horrekin bat eginez euskal arraunlari ezagunek bideo hau zabaldu dute. Dudarik gabe, legedi honekin amaitzea behar beharrezkoa den urratsa da benetako konponbidean sartzeko eta aro berria zutabe sendoekin eraikitzeko.

 

{youtube}u4H6qGDBR4k{/youtube}

173 Ikustaldiak
Partekatu: