San Pedroen Koadrilen jaitsiera, Gernika Plazan egindako aurkezpenak eta Txupina

Jaiak aurrera doaz eta hemen dituzue lehenengo egun handian herri partaidetzak Sopelako jaien hasieran ipini zuen giroa, alaitasuna eta emozioa. Lehenengo eta behin Koadrilen desfilea duzue.

{youtube}uDfkckqZs5U{/youtube}

Gernika plazaraheltzerakoan koadrilek prestatutako antzerkia, dantza edo koreografia erakutsi zuten. Imaginazioa, umorea eta erritmo onak nagusitu ziren bildutako jendetzaren gozamenerako.

{youtube}KGYeM2Rcm1w&feature=youtu.be{/youtube}

Azkenik, Udaletxeko balkoian Sopeloztarren hiru belaunaldi elkartu ziren jaiei hasiera emateko. 100 urte bete dituzten auzokideak, Eguzkilore dantza taldearen umeak eta bere gurasoak elkartu ziren. Oso hunkigarria eta polita izan zen. Txupina inoiz baino indartsuago eta koloretsuago eztanda egin zuen jaiei hasiera emanez.

{youtube}baaoiNMOm0I&ns=1{/youtube}

Jaietan parte hartu eta jaiekin goza ezazue!!!

 

 

189 Ikustaldiak
Partekatu: