Sopelako jaia

 

Sopelako jaia

Gaur eguerdian Sopelako jaiak aurreratuz, herriko erdigunea kolorez, sormenaz, alaitasunez eta aniztasunez bete da. Jaiak berotzeko aurtengo berrikuntza hau arrakastatsua izan da. LIPDUB hiru aldiz grabatu eta gero, Jai Batzordekoek OK eman dute eta txalo handi batekin saioari amaiera eman diote guztion aurpegietan irrifarre bat agerian utziz. LIPDUB grabatzeko JARE taldeak iaz Sopelako jaietarako konposatutako abestia erabili dute.

Jaien egitaraua, kartel lehiaketa eta LIPDUBaren aurkezpen ofiziala datorren larunbatean, ekainaren 15ean, egingo dute Kurtzioko Kultur Etxean. Ikusmina handia da eta aurtengo jaiak iazko markak gainditzeko aukera begi bistan dago. Zorionak guztioi! Hau da Jai Batzordeak iaz “Gure eguna heldu da” abestiarekin atera zuen bideo muntaia.

{youtube}VbhOkL-9hrg{/youtube}

14 Ikustaldiak
Partekatu: