Ekainaren 8an, LIPDUB erraldoia Sopelan

 

Sopelako eta Larrabasterrako jaien prestaketan murgilduta dabil Jai Batzordea eta aurten, jaien aurkezpena egiteko, proposamen berri batekin datorkigu: LIPDUB erraldoia.

Hori dela eta, datorren larunbatean, ekainak 8, goizeko 10:30ean, udaletxeko plazan, deialdi “masiboa” egin nahi du Jai Batzordeak herriko koadrila eta eragileekin batera.

Ekimen honetarako, sopeloztar guztion parte-hartzea ezinbestekoa da eta lipdup grabaketarako, iazko jaietarako egin zen abestia erabiliko da.

Jaietako informazio gehiago: Sopelako jaia blog

17 Ikustaldiak
Partekatu: