jaiak

jaiak

 

Halaxe da, Sopelako jaiak ate joka ditugu, Sanpedroak, Karmenak Larrabasterran, eta aurrerago Santa Mariñe. Horrela, buru belarri ari da Sopelako Jai Batzordea osatzen duten Sopeloztarrak. Pasadan urtean bezala, herriko koadrila, eragile, talde eta Sopeloztar, elkar lanean ari dira, guztiontzat jai erakargarri, dibertigarri eta koloretsuak izan daitezen.

Egitarau anitza eta zabala lantzen dihardute, umeentzako jolasak, koadrilen arteko jolasak, txapelketak, erakustaldiak, herri bazkariak, kontzertuak, kalejirak, lip dup erraldoia,… giro euskaldun eta herrikoia bultzatuz, beti ere parekidetasunean oinarrituta.

Jaien nondik norako guztiak gertutik jarraitzeko, Jai Batzordeak blog bat ireki du http://sopelakojaiak.blogspot.com.es/. Bide batez esatea, Sanpedroak ekainaren 27an hasiko direla eta arratsaldeko 19.00etan emango dietela hasiera, txosna gunetik hasiko den jaitsierarekin, bertan parte hartzeko, edota jai egunetan zehar antolatuko diren koadrilen txapelketan parte hartzeko, mezu bat bidali behar dela sopelakojaibatzordea@hotmail.com helbidera, hurrengo datuekin:

– Arduradunaren izena, emaila eta telefono zenbakia.

– Parte hartzaileen kopurua eta adina.

– Koadrilaren izena

Behin mezua bidalita zuekin jarriko dira kontaktuan jaitsiera edo koadrilen txapelketako nondik norakoak azaltzeko.

 

49 Ikustaldiak
Partekatu: