Sopeloztarrak, berriro ere, bildu dira udaletxeko plazan herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz, hileko azken ostiral guztietan egiten den bezalaxe. Oraingo honetan, Sergio Polo peso sopeloztarraren isolamendu egoera salatu zuten.

Honez gain, martxoaren 14an hil zen Angel Figueroa algortarra izan zuten gogoan. Angelek gaixotasun larri eta sendaezina zuen eta 2008ko azaroaren 12an espetxetik atera eta etxera eraman zuten bertan zigorra bete zezan.

Honekin batera Xabier Lopez Peña preso galdakaoztarraren askatasuna aldarrikatu zen gaixotasun larria edukitzeagatik. Ostirala 29a bazen, biharamunean zoritxarrez zendu zen xabier. Hilanbete bakar batean kartzela politikak bi euskal preso hil ditu.

37 Ikustaldiak
Partekatu: