igor Elortza

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa Sopelan

              igor Elortza

Igande honetan, urriak 28, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa bat ospatuko da Sopelan. Kanporaketa udal pilotalekuan izango da 17:30ean eta Igor Elortza, Gorka Lazkano, Joseba Artza, Garikoitz Sarriugarte, Nerea Ibarzabal eta Ekaitz Larrazabal ‘Katxo’ bertsolariek hartuko dute parte.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa urte birik behin antolatzen da, eta orain arte ez da inoiz Sopelan izan, beraz hau dugu lehen aldia bertsolaritzaren historian txapelketa ofizial bat Sopelan ospatzen dela.

Sarrera 8 euro izango da, (gazteek 3, eta bazkideak 5) eta erosteko: www.bertsosarrerakeu.com. Web-orrira jo behar da. Sopelako kanporaketaz gain hona hemen txapelketa honen saio guztien egutegia:

KANPORAKETAK
Urriaren 7an, igandea, Berriatuko frontoian 17:30ean
Urriaren 14an, igandea, Balmasedako Klaret Antzokian 17:30ean
Urriaren 27an, larunbata, Mungiako Olalde aretoan, 17:30ean
Urriaren 28an, igandea, Sopelako frontoian, 17:30ean
Azaroaren 4an, igandea, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroan, 17:30ean

FINALAURREKOAK
Azaroaren 18an, igandea, Basauriko kiroldegian, 17:30ean
Azaroaren 25ean, igandea, Durangoko Landako Gunean, 17:30ean
Abenduaren 2an, igandea, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian, 17:30ean

FINALA
Abenduaren 15ean, larunbata, Bilboko Miribilla kiroldegian, 17:30ean

56 Ikustaldiak
Partekatu: