posta bidezkoa

posta bidezkoa

 

Urriaren 21eko hauteskundeak direla eta, hautesleak posta bidez botoa emateko eskaera egin dezake urriaren 11ra arte.

Eskaera pertsonalki egin behar da Correoseko edozein bulegotan, NANa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztuta.

Gaixotasuna edo ezgaitasuna izatekotan, mediku-ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatu beharko da; hala, eskaria notarioak edota kontsulak baimendutako beste pertsona batek egin ahal izango du, eta ordezkari horrek ezin izango du hautesle bat baino gehiago ordezkatu.

Hautesleek botoa bidaltzeko urriaren 17ra arteko epea izango dute correoseko edozein bulegotan.

106 Ikustaldiak
Partekatu: