kurtzio

Udako Musika Klasiko Zikloa Sopelan

kurtzioEgun hauetan, uztailaren 23tik 27ra bitartean, Udako Musika Zikloa egiten ari da Kurtzio kultur etxean. 

Astelehena, hilak 23: Juan Jesus Silguero eta Jaime Salas txirularien eta Diego Crespo piano jolearen emanaldia izan da.

Asteartea, hilak 24: David Salinas klarinetean arituko da Jesus Peñaranda eskusoinulariarekin batera.

Asteazkenean, hilak 25: Bernardo Garcia Huidobrok gitarra emanaldia eskainiko du.

Ostegunean, 26an: AMCB Abesbatzaren solisten kontzertu lirikoa entzungai izango dugu eta bertan, Bilboko Orkestra eta Abesbatzaren partaideak diren Maria Montes sopranoak, Elena Roldan kontraltuak eta Iker Freirek tenorea abestuko dute, eta haiekin batera pianoan Victor Fuentes egongo da.

Ostiralean, 27an: Humberto Cuagliata-ren piano kontzertuak amaiera emango dio Udako Musika Klasiko  zikloari.

Musika emanaldia guztiak arratsaldeko 8etan dira eta sarrera dohainik.

52 Ikustaldiak
Partekatu: