Denbora luze eserita egotearen arriskuak

murrizketarik ez

Atzo NAIZ.info agerkari digitalak Sopelako auzokidea den Txabi Arribalzagaren gogoeta eskaini zigun. Gure auzokideak gogoeta interresgarria egiten du. Sedentarismoa, bere zentzu osoarekin kontutan harturik, arriskutsua dela argi eta garbi geratzen da. Bestela irakurri ezazu Sopeloztar honen ekarpena eta ez duzu inolako zalantzarik izango.

Denbora luze eserita egotearen arriskuak

Txabi Arribalzaga | Sopela

Sedentarismoa urtero 5,3 milioi heriotzen kausa zuzena izan leike, munduan jardueragabetasun fisikoaren eraginari buruzko hainbat ikerketa aztertu duen The Lancet aldizkariaren artikulu baten arabera.

Ikerketaren arabera, munduan gertatzen diren 10 heriotzetik 1 bizimodu sedentarioak ekarri du, tabakoagatik gertatzen direnekin antzera.

Ziur naiz halako ondorio batera heltzeko ikerlariek milaka ikasketa eta frogak egin behar izan dituztena. Hau denbora galtze galanta. Aspaldidanik mundu osoan zehar bizitzen ari garen egoerari begirada bat botatzea baino ez dago.

Bi mende baino gehiago, langileon borrokaz, ekintza zuzena eta grebaren bidez, lantegietako baldintzak hobetzen joan ziren. Garai batean eguneko 8 lanorduak eskatzearren Chicagoko martiriak (langile anarkistak) erahilak izan ziren. Gertakari hori gogoratzeko urtero mundu osoan Maiatzaren lehena ospatzen da.

Gaur egun, ordea langileria eserita dago, langabetuak eserita daude, pentsionistak eserita daude, ikasleak eserita daude; eta, horrela, mundu osoko gobernuek eta patronalek, betiko burgesiak azken finean, askatasun osoz ari dira murrizten gure eskubideak eta hainbeste urteetan lortutako ongizatea suntsitzen. Krisiaren aitzakiak edozertarako balio du eta horren aurrean ez bagara altzatzen bi mende atzera egingo dugu oso epe laburrean. Hori bai ikertzeko modukoa izango litzateke, denboraren makina asmatu dute.

Egia da, zientzialari jaunandreaok, eserita egotea arriskutsua da. Oso arriskutsua.

116 Ikustaldiak
Partekatu: