galdera

Jaiak… parte hartu gure inkestan.

galderaEkainaren 16an bukatu ziren Larrabasterrako jaiak. Aurten, bai San Pedrotan, bai  El Karmenen, aldaketak nabariak eta begi-bistakoak izan dira: koadrilek izan duten lehentasuna,  txosnen eta agertokien kokalekuak herriko gunean, umeentzako guneen aldaketa eta, nola ez, egitarauan izandakoak.

Oraindik Sopelako jai giroaz gozatzeko aukera batzuk geratzen bazaizkigu ere, Santa Marina egunean, eta aurrerago san Andres ospakizunean… bada garaia ebaluazioa egiteko eta guztion iritzia ezagutzeko, hori dela eta, Sopela.net-en inkestan parte hartzeko animatzen zaituztegu:

Nola baloratzen dituzu aurtengo Sopelako jaiak…
.- Positiboki: izandako aldaketak onuragarriak izan dira (parte hartze gehiago, herri gunea indartu…)
.- Negatiboki: izandako aldaketak kaltegarriak izan dira (zarata eta zikinkeri gehiago, partzialagoak…)
.- Aldaketek ez dute eraginik izan: beti bezain ondo, edo beti bezain txarto, baina alde nabarmenik ez.
.- Ez dut parte hartu jaietan

Alboko zutabean duzu aukera inkestan parte hartzeko eta zure iritzia emateko. 

110 Ikustaldiak
Partekatu: