Sopelako Jai Batzordeak, San Pedroko jaien behin behineko balorazioa egin berri du. Balorazio positiboa, zalantzarik gabe, hala ere, jaiek alde iluna ere izan dutela aipatzen dute, amnistiaren aldeko kalejiraren gaineko debeku judizial tamalgarriaren ondorioz. Jai Batzordeak, adierazpen askatasunaren kontrako erasotzat ulertu du debeku hori. Hala ere, datozen urteetan ere, ildo beretik jarraituko dutela azpimarratu dute, parte-hartzean eta Sopeloztar guztien adierazpen askatasunean oinarritutako jaiak sustatuz. Informazio gehiago, edota egindako balorazio bera, Sopelako Jai Batzordearen blogean ikusgai dago.
67 Ikustaldiak
Partekatu: