Sopelan adierazpen askatasunaren alde
Sopelan adierazpen askatasunaren alde 

San Pedroko jaiak amaitu dira eta arraksta erabatekoa izan da. Jende andana, parte hartze ederra, denentzako aukerak eta zoritxarrez, espainiar auzitegiek PNV, PSE eta PP alderdiek bultzatuta debekuak eta zentzura.

Larunbatean Sopelako herri bilguneak presoen aldeko kalejira bat antolatu zuen jai egitaruan eta Udaleko alderdiek boikoteatu nahian espainiako auzitegietara jo zuten. Urrats horren emaitza debekuaren eta jazarpenaren itxura hartu zuen. Azkenean kalejira bertan behera geratu zen eta hori salatzeko igandean, 400 bat auzokide plazaren ondoan elkartu ziren Adierazpen askatasunaren alde eta eskubide zibil eta politikoak defendatuz.

Eraso honen aurrekaria jaien baino lehenago ospatu zen osoko bilkuran egon zen. Gai ordenean zeuden asuntu guztiak tratatu ostean, hiru alderdiek premiazko mozioen itxura hartuz mozio andana sartu nahi izan zuten baina EAj eta PSE alderdietako zinegotzi bana bilkuran ez ziren egon eta beraz beharezko gehiengoa ez zuten lortu. Gauzak horrela, haserre biziak eraman espainiako epaitegietara jo zuten eta alkatesa zein udala zigorpean ipini zuten urrats kualitatibo onartezina emanez.

Hala eta guztiz ere jaiak aurrera joan ziren eta aspaldiko arrakastatsuenak izan dira. 

163 Ikustaldiak
Partekatu: