BILDU Sopelako alkatetzara heldu zenetik urte bat pasatu denean, Udalean Gobernutik aritzen diren pertsonek Udaletxeko Plazara hurbildu ziren auzokide guztiekin balantzea egin zuten. Etxe guztietara bidali zuten aldizkariaren edukiak errepasatu zituzten eta azalpen gehiago eman zituzten. Bertaratu ziren auzokideen galderei erantzun zieten eta aurrera begira gogoz jarraitzeko gonbidapena luzatu zuten. Zalantzarik gabe politika beste modu bat egiteko konpromiso eta gogoa erakusten ari dira.

175 Ikustaldiak
Partekatu: