stopfobia

Sopela sexu askatasunaren eta sexu dibertsitatearen alde

stopfobiaMaiatzaren 17an Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren Aurkako Eguna da nazioartean. Hori dela eta, hainbat instituziotan mozioa aurkeztu da, eta Sopelako udalak aho batez onartu du.

Mozioan, herritar guztiak errespetatzea, haien orientazio sexuala eta genero-identitatea edozein izanda ere eskatzen da; era berean, ematen diren adierazpen homofono, lesbofobo eta transfoboak irmotasunez gaitzetsi egiten dira, eta ildo honetan mundu osoan erabat despenalizatzea eta transexualitatea despatologizatzeko eskaera berresten da.

Aurten, bereziki kirolean ematen den homofobian kokatu da aldarrikapena; kirolak balio hezitzaile, inklusiboa eta eredugarria izan dezakeela jakinda, eskola mailako kirolean, kirol federatuan eta kirol profesionalean orientazio sexual eta genero identitate guztiak normalizatzea daukan garrantzia nabarmenduz.

Oraingo hau ez da lehen aldia Sopelako udalak sexu askatasunaren aldeko jarrera adierazten duela: urteak dira Sopelak bat egiten duela Zinegoak zine jaialdiarekin; 2011ko urriaren 29an transesualitatearen despatologizazioa eguna dela-eta,  udaletxeko plazan panel batzuk kokatu ziren eta informazio kanpaina burutu zuten hainbat eragilek, eta 2009ko abenduko plenoan, Sidaren aurkako eguna zela-eta, Udal bilkura beste mozio  bat onartu zuen ildo honetan.

129 Ikustaldiak
Partekatu: