Artisautza azoka Larrabasterran

feria

 

 

 

Igandean, maiatzak 5,  Artisautza Azokaren XII. edizioa izango da Larrabasterrako Urgitxieta plazan.

Azokak goizeko 11:00etan irekiko ditu ateak, arratsaldeko 20:00ak arte (eguerdiko 15:00etatik 16:00etara itxita egongo da), eta  Sopelako eta beste herri batzuetatik etorriko diren artisauen produktuak erosteko aukera izango da: etxeko apaingarriak, bitxiak, gozogintza, zeramika, otargintza, larrua, burdinlantzea…

Egun osoan zehar giro ederra egongo da Larrabasterran, izan ere, 12:00etan Zirika Zirkus-en eskutik ‘Dantz-jolas jaia’ ikuskizuna izango da eta arratsaldean, berriz, ‘Erdizka Lauetan’ erromeria ezagunak kontzertua eskainiko du, 19:00etatik aurrera. Taldeko gidariaren laguntzarekin, euskal dantzetan aritzeko aukera izango da.

 

 

 

 

172 Ikustaldiak
Partekatu: