Maiatzak 1

Aurtengo Maiatzaren Lehenak egoera ekonomikoarekin eta ofentsiba neoliberalarekin markatuta dator. Euskal gehinego sindikalak greba orokorra arrakastatsua deitu zuen eta gutxi barru Amaiur inguruan elkartu berri diren alderdi politikoek alternatiba sozioekonomikoa aurkeztuko dute.

Bitartean Espainiar Gobernuak gero eta eraso gehiago iragartzen ari da eta ez da amaierarik ikusten abian jarri berri duten ofentsiba honetan. Bitartean, euskal gehiengo sindikala baldintzatuta dago ELA sindikatuak hartu duen erabakia dela medio. Batasuna berreskuratzeko eta eskenatoki berri baten aldeko apustu garbia egiteko biderkatzen ari dira. Euskal Herrian denbora berria martxan ipintzen ari da eta egoera sozioekonomikoak independentziaren aldeko jarrerak gero eta ugariagoak izateko argudio gehiago agerian utzi du.

Abagune horrekin LAB sindikatuak Maiatzaren lehena eskualdeka ospatzeko deia egin du. Uribe Kostan LABen manifestazioa Astrabuduako Josu Murueta Plazan eguerdiko 12etan hasiko da Erandioko plazan amaitzeko. Erandion ekitaldia egingo dute eta horren ostean herri bazkaria antolatu dute. Herri bazkarian parte hartzeko tiketak salgai egongo dira ostirala arte. Beraz, ahalik eta lasterren erostea gomendatzen dute.

Maiatzak 1 hau azken mobilizazio erraldoien segida izango da eta laster ekimen berriak iragartzen ari dira. Dena gutxi izango da ofentsiba neoliberalari aurre egiteko eta Euskal herriarentzat subirautza eskatzeko eta eskuratzeko.

Maiatzak 1ean Astrabuduan elkar ikusiko dugu.

200 Ikustaldiak
Partekatu: